Astelehenetik hasita egunero egiten ari duten moduan… Txagorritxu Ospitaleko larrialdietako zerbitzuaren egoera kaxkarra salatzeko kontzentrazio berri bat burutu dute langileek. Azaldu dutenez, gero eta lan karga gehiago jasan behar dute, zerbitzuaren kalitatean eragin zuzena izaten ari duena. Egoera hau Arabako ESIaren desegitearen ondorio zuzena dela adierazi dute. Zuzendaritzak negoziatzeko borondate errealik erakutsi ez duela salatu dute. Gauzak horrela, eguneroko elkarretaratzeak egingo dituzte ospitaleko langileek, goizeko zazpi eta erdietan, zerbitzuaren hobekuntza lortzeko negoziazio erreala lortu arte.