GUREAN GAUR

Memoria gunea eraikitzeko prozesuan parte hartzeko prest dira Martxoak 3 eta Memoria Garak

Martxoak 3 Memoria gunea eraikitzeko prozesuan aholkularitza eman eta aktiboki parte hartzeko prest daudela adierazi dute Martxoak 3 eta Memoria Gara elkarteek. Hiru urtez luzatu den prozesua eta gero memoriala sortzeko prozesua fase berrian sartu da, fundazioaren eraketa ofizialarekin eta Martxoak 3 eta Gogora Institutuaren arteko hitzarmenaren sinadurarekin. Mugarri hauek elkarlanerako bidea irekitzea espero dute elkarteek. Orain lanean jartzeko momentua dela adierazi dute. Nerea Martinez eta Arturo Val izango dira Martxoak 3 elkartearen ordezkariak patronatuan. Julen Diaz de Argote, Memoria Garako kidea, bere aldetik, Memoria gunea diseinatuko duen lantaldearen arduraduna izango da.