GUREAN GAUR

Aberri Eguna "batera" ospatzeko deia egin du Euskal Herria Baterak

Euskal Herria Batera 2020ko Aberri Egunaren testuinguruan sortu zen ekimen herritarra da eta aurtengo datetarako aurkezpena egin dute Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Bozeramaileak, Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Estitxu Garai izan dira. Haien adierazpenetan azpimarratu dute, Aberri Eguna baliatu nahi dutela nazio gisa berresteko.