Nekazariek beraien protestekin jarraitzeko martxoak 4, 5 eta 6an traktoradak egingo dituzte. Berriro hartu dituzte Gasteizko kaleak goizeko 10:00etatik 17:00etara bitartean. Mobilizazio horien ondoren, traktoreek Eusko Jaurlaritzaren ondoko zelaian pasako dute gaua. Duela hilabete egin zituzten traktoradek emaitza gabe jarraitzen dutela ikusita, UAGA eta “Alava y Treviño por el Campo” elkarteak hiru deialdi hauek burutu dituzte. Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren erantzun argirik jaso ez dutela adierazi dute, ondorioz, mobilizazioei jarraipena eman diote.
Protestaren azken egunean, hilak 6, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean 12:00etan elkarretaratzea egingo dute, ondoren, 13:00etan eskaerak egingo dituzte, beraien lan baldintzak hobetzearen alde, produktu lokalaren garrantzia emanez eta enpresa multinazionalen gorakada salatuz. Nekazariek protestan jarraitzeko asmoa dute, honela, UAGAk, Gipuzkoako EHNEk eta EHNE Nafarroak martxoak 19an mobilizazioa deitu dute.