GUREAN GAUR

Administrazioko lanpostu guztietan euskarazko gutxieneko ezagutzak bermatzea eskatu dute

Pasa den astean, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 eta 6 zenbakiko epaitegiek Bizkaiko Foru Aldundiko 227 lanposturen egonkortze, promozio eta esleitze prozesuak baliogabetu zituzten, euskararen ezagutza eskatzea «diskriminatzailea» dela iritzita. Sententziak lanpostuen esleipena amaitzear zegoenean heldu ziren, lanpostu publikoa eskuratzera zihoazen langileren etorkizuna kolokan jarriz.


Euskalgintzaren Kontseiluak, ELAk eta LABek elkarretaratzea egin dute,Sententziek euskararen normalizazioa oztopatzen dutela salatu eta langileen eta herritarren eskubideak aldarrikatzeko. Horretaz gain, Kontseiluak, ELAK eta LABek 15 urteko epean Administrazioa euskalduntzea helburu duen akordioa azpimarratu nahi izan du Asier Izquierdo LABeko kideak:

Azkenik, bertaratutako guztiek, ez dutela onartuko gaztelaniaren inposaketa ontzat ematea eta euskararen ezagutza pribilegio moduan tratatzea aldarrikatu dute.