GUREAN GAUR

ELAk etxeko langileen egoera salatuko du martxoaren 8an

Martxoaren 8aren harira, sindikatuak etxeko langileen egoera aukeratu du aldarrikapen nagusitzat. Haien sektorearen lan-baldintza okerrak salatu ditu, etxez etxeko zerbitzuko edo garbikuntza sektoreko hitzarmen berdina izan beharko luketela adieraziz. Honen harira, ekitaldi nagusian Gasteizko Europa Jauregian eginen dute.