GUREAN GAUR

Sindikatuen arabera, iraskale eta ikertzaileen grebak jarraipen zabala izan du EHUko kanpusetan

LAB, STEILAS eta ELA sindikatuek martxoak 6an EHUko unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak grebara deitu dituzte. Elkarretaratzeak egin dituzte Bilbo eta Donostian hezkuntza ordezkaritzaren aurrean eta Gasteizen errektoretzan. Sindikatuen arabera, kanpus guztietan grebak jarraipen oso zabala izan du, fakultate askotan ez da ia klaserik egon.

Hilabeteak atzera, urrian eta abenduan egindako greba eta mobilizazioek ez dute emaitzarik izan sindikatuen arabera, ezta errektoretzarekin izandako bilerak ere. Berriro ere, EHUko zuzendaritzari eta Eusko Jaurlaritzari beraien aldarrikapenak adierazi dizkie, irakasle ordezkoen prekarizazioarekin amaitzea, lan zama jaistea eta 41/2008 Dekretua aldatzea besteak beste.

Egitura arazo hauek eragin handia dute hezkuntza sistemako langile guztiengan, baita irakazkuntza eta unibertsitateko kudeaketan ere. Honako hau salatzeko, martxoak 12an beste greba egun bat deitu dute, komunitate osoko langileei zuzendutakoa.