GUREAN GAUR

2O urte bete dira martxoaren 11ko atentatuak jazo zirenetik

2004ko martxoaren 11n hamar bonbek eztanda egin zuten Madrilgo aldirietako trenetan. Hasiera batean ETAri egotzi zioten egiletza, ordu batzuetara nahiko argi zegoen muturreko ismalistek erasotu zutela Madril; hala ere, gezurri eutsi zioten Espainiako Gobernuek eta Espainiako hedabide gehienek.