23 KORRIKA

Amaia Gartzia, prentsa arduraduna: "Oso pozik gaude herriak Korrikari eman dion bultzadarekin"

Amaia Gartzia prentsa arduradunarekin hitz egin dugu Korrikan nola antolatzen diren jakiteko asmoz. Hasieratik zituzten helburuak betetzen ari direla azpimarratu du eta bakoitzaren beharrak asetzen ari direla. Balorazioa egitea goiz bada ere, momentuz "oso positiboa" izaten ari dela adierazi du. Gartziak azaldu du gero eta gehiago direla Korrikara batzen diren pertsonak eta ikusmina apaldu beharrean goraka egiten ari dela; hala ere, oldarraldiaren kontrako erantzuna oraindik ere landu egin behar dela esan du, "herri harroa bai baina ez gaude konforme".