GUREAN GAUR

Bukatu da 23. Korrika

11 egunez Euskal Herri osoa zeharkatu dute milaka euskaltzalek etenik gabe. Martxoaren 14an Irundik abiatu eta 2.792 km-ko ibilbidea egin dute lasterka helmugaraino. Jende andana elkartu zen atzo Baionako Askatasunaren plazan Korrikari ongietorria egiteko. Garazi Arrula Ruiz idazle, editore eta itzultzaile tafallarrak idatzi du mezu sekretua. Harro daudela azaldu dute, baina ez konforme. “Euskarari lekua egitea, hartzea eta sortzea” dagokigula azpimarratu du AEK-k; hala, erakundeei konpromiso eta baliabide gehiago behar direla esan diete.