GUREAN GAUR

Gasteizko lantegian 1.000 milioi euroko inbertsioa egingo du Mercedes multinazionalak

Gasteizko lantegian 1.000 milioi euroko inbertsioa egingo du Mercedes multinazionalak. Hola iragarri dute taldeko arduradunek, fabrikaren handitze lanak aurkezteko ekitaldian. Instalazio berriak 2026rako funtzionamenduan egotea espero du enpresak, furgoneta elektrikoak ekoizteko azpiegitura berriarekin. Izan ere, Gasteizen ekoitziko da Mercedesen furgoneta elektriko ertainen modelo berria. Horretarako 100.000 metro karratuko azalera berria okupatuko du lantegiak, dagoeneko martxan dauden lanen bitartez.