GUREAN GAUR

Gipuzkoatik Loiuko aireporturako bidaia 17 eurotik 3,35 eurora pasa da Mugirekin Lurraldebusen

Loiuko aireportuarekin konektatzen duten Lurraldebuseko lineak 350.000 erabiltzaile baino gehiago izan zituen 2023an. Aurrerantzean, erabiltzaileek beherapen handiak izango dituzte Mugirekin. Hala nola, Donostiatik, Zarauztik edota Debagoiena eta Debabarrenako Arrasate, Bergara eta Eibartik doazenek.