2018an Sugarra Gaztetxea okupatu zenetik, etengabekoak izan dira identifikazioak eta isunduak izateko mehatxuak. Oraingoan, Udaltzaingoaren mehatxuak bete dira eta Nafarroako Gobernuak zein Lizarrako Udalak 3 isunekin zigortu dute gaztetxea. Horren ondorioz, gaztetxekoek mobilizatzera deitu dute.