Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) astelehen arratsaldean egin du bere biltzar nagusia, Baionan. Bertan, berau osatzen duten instituzioetako ordezkariek, besteak beste, 2024ko aurrekontua bozkatu dute. Euskal Konfederazioak azaldu duenez, “aurrekontua ez da zentimo bakar batez emendatu 2017tik”.