A21 HAUTESKUNDEAK

Arnaldo Otegi, EH Bildu: "Ametsak betetzen ari gara, baina poliki goaz, urrutira goazelako"

Kanpaina erdian arnas luzeko hausnarketak utzi ditu Arnaldo Otegik NAIZ Irratian. Apirilaren 21ean EH Bildu bozkatuena izan ala ez, emaitza itzelak jada gauzak aldaraziko dituela uste du. Ortzimuga marraztu du eta "egonkortasunaren mantra" ezeztatu: "Itsasoak ez dira portuan lotuta egoteko izaten".

Horrez gain, independentzia helburu duten prozesu baten faseak ezaugarritu ditu eta bide honetan kokatu du A21ean izango den emaitza, betiere «pazientzia estrategikoaren» irizpidetik irakurrita. "Marea bat sortzen ari da baina zirimiria gara gu, urrutira goazelako goaz polik"», nabarmendu du.