Igeldoko bizilagunek baietz esan dute. Igeldo Toki Erakunde Txiki bilakatzearen alde bozkatu du herritarren % 85k. % 47ko parte-hartzea izan du galdeketak. Orain Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio baldintza hori ematea. Lehen urtean aukera izango du Igeldok berdeguneak mantentzeko, zuhaitzak zaindu eta landatzeko, bideak eta zerbitzu publikoak garbitzeko eta argiak jartzeko. Eta erakunde deszentralizatuaren mendeko beste jarduera batzuk izango lirateke dirulaguntzak ematea eta transferitutako eraikinak mantentzea eta berritzea, hala nola Eskola Zaharra edo Itsas Aurre, besteak beste.
HAMAIKA
Izugarrizko kazkabarrak eta euriteak kalte materialak eragin ditu
HAMAIKA
Gipuzkoako basogintzari eta baso politikari buruzko ponentzia abiatu dute Batzar Nagusietan
HAMAIKA
NUPen kanpaldiak aurrera jarraitzen du Israelek Rafahen aurrera egin ondoren
HAMAIKA
JazzEñek zortzi kontzertu eskainiko ditu Donostiako 59. Jazzaldian, Victoria Eugenia Antzokian
HAMAIKA