GUREAN GAUR

Antsoaingo Udalak 'La Fuga' mendi lasterketaren lehen edizioa eta aste kulturala aurkeztu ditu

Maiatzaren 13tik 24ra Antsoainen San Kristobal gotorlekutik ihes egindakoen omenez hainbat ekitaldi prestatu dira: kontzertuak, antzerlanak, hitzaldiak. Bestalde, maiatzaren 22an 53km-ko lasterketa abiatuko da Urepelen eskultura baten inaugurazioarekin amaituko dena. Hainbat udalek eta eragilek parte hartu dute edizio berri honetan.