GUREAN GAUR

EAJk Bizkaiko bastioiari eutsi dio, EH Bilduren sabai historikoa hausten den tokian

EAJk lehen postuari eusten dio Bizkaian Gasteizko Parlamenturako hauteskunde hauetan 222.092 botorekin.Jeltzaleek emaitzak hobetu dituzte duela lau urtekoekin alderatuta, 21.753 laguntzarekin. Baina grafika eta datu bilkaeta guztien arabera, EH Bildurentzat emaitza historikoa izan da.

Imanol Pradales izan da Bizkaiko zerrendarik bozkatuena, nahiz eta ezker independentistak urrutitik moztu duen 48.163 babes eta beste bi eserleku lortu baititu Ganbera autonomikoan. Jeltzaleek lidergotza mantentzen dute, baina, egia esan, 2016ko hauteskundeetan boto gehiago lortu zituzten.

EH Bildutik, Pello Otxandianok adierazi du, oso pozik daudela lortutako gorakada historikoarekin, hain zuzen gorakada nabarmena izan baita aurreko hiru hauteskunde deialdietan lortutako babesarekin alderatuz.2020an, 112.619 pertsonak beren eskaintzan konfiantza izatea lortu zuen; 2016. urtean 99.610 izan ziren, eta 2012. urtean 128.644. Aurten berriz, 160.782 pertsona izan dira EH Bilduri beren botoa eman diotenak Bizkaian

PSEk hirugarren postuari eusten dio, eta beste ordezkari bat gehituz. PPk hobetu egin du duela lau urteko emaiatzekin alderatuz, baina lehen zituen bi parlamentariekin geratu da. Ezker konfederalarentzat izan zen eguneko kolpe handiena. Sumar bostgarren indar bezala gelditu da 19.010 botorekin Gasteizeko parlamentutik kanpo eta ordezkaritzarik gabe geldituz legebiltzarrean. Emaitza berdina izan da Elkarrekin Podemosena, 12.651 boto baino ez baititu lortu duela 4 urte lortu zituzten 40.353 botoen aurrean.

Orain indar politikoen arteko balizko paktu eta negoziazioei pasa diote lekukoa apirilaren 21eko hauteskundeek.