GUREAN GAUR

EH Bildu garaile Araban, lehendabiziko aldiz

Euskal Herria Bildu garaile atera da Araban Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Ezker soberanistak lurralde honetan parlamenturako bozketak irabazten dituen lehenengo aldia izan da. 6 alderdiren artean banatu dira Arabak Legebiltzarrera bidaliko dituen 25 eserlekuak. Aurreikusi bezala, hauteskunde lehiatuak izan dira, lehengo eta bigarren indarren artean 4.000 botoen aldea egon da eta 500 bozka inguru hirugarren eta laugarrenaren artean. Parte hartzeari dagokionez, % 61ekoa izan da, 2020ko hauteskundeetan egondakoa baino 11 puntu gehiago.