A21 HAUTESKUNDEAK

EH Bildu lehen indarra Gipuzkoan, 11 eserlekurekin

135.000 boto baino gehiago eta 11 eserleku lortu ditu EH Bilduk Gipuzkoan, eta lehen indarra izatera heldu da aurrenekoz, 2020an baino bi eserleku gehiagorekin, EAJren aurretik. Izan ere, subiranistek baino bi eserleku gutxiago eskuratu dituzte jeltzaleek 30.000 boto gutxiagoren aldearekin. Ezker abertzaleak 81 herritan irabazi du Gipuzkoan, 2020an baino hamahiru gehiago; gainontzeko zazpietan, EAJk irabazi du.