Maiatzaren 6an amaituko da 2024ko Sanferminak iragartzeko kartela aukeratzeko bozketa. Iruñean erroldatutako pertsonek bozkatu ahal izango dute, udalaren webgunearen, 010aren edo Civivox sareko hautestontzien bidez. Aurten parte-hartze handiena izan dute eta hamar izan dira finalera iritsi direnak.