GUREAN GAUR

Bizipoza Jaia egingo dute larunbatean Hernanin

Bizipoza elkarteko kideek batzeko eta aldarrikatzeko eguna izango dute larunbatean: Bizipoza Jaia. Elkarte hori osatzen duten 35 elkarteak izango dira jaiaren protagonista, eta askotariko ekitaldiak antolatu dituzte herriko hainbat eragileren artean: tailerrak, jolasak, dantza emanaldiak, Zapotxin, Porrotx eta Marimototsen irri, kantu eta dantza emanaldia edota Bizipoza elkarteko kideei egindako eskertza eta aitortza ekitaldia.

Elkarteen bozgoragailua izango da jaia, beren errealitatea ikusarazteko eguna, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara, denona eta denontzat beharko lukeen Euskal Herri inklusiboa eraikitzea xede.