GUREAN GAUR

Gladys Sarira hautagaitzak aurkezteko epea ireki da, emakume informatikariak aitortu asmoz

40 urte arteko emakumeen ibilbidea saritu eta proiekzioa sustatzeko helburuarekin abian da Gladys Sariaren laugarren edizioa. Sari hau erreferente bilakatu da euskal ingurune digitalean lan egiten duten emakume gazteen aitortzan. Baldintzak zeintzuk diren? Ingurune digitaleko edozein arlotan ari diren eta 2024an 40 urte gehienez dituzten emakumezkoek parte hartu ahalko dute. Izena emateko epea 2024ko ekainaren 20a arte egongo da zabalik. Nork bere burua aurkez dezake sarira edo hirugarren batek proposa dezake hautagaia.