Anje Duhalde eta Mixel Ducauk ez dute aurkezpenik behar. Euskal rocka eta euskaraz. Ez da ez makala bost hamarkadako erronka. Euskal memoriaren lekuko bizi dira eta dena ematera datoz “kapitalera”. Musika eta herria. Herria eta musika. Bizi-bizirik segitzen du Errobiren sorrera izpirituak.