GUREAN GAUR

Renfek Gipuzkoako aldiriko trenen ordutegia murriztu du

Eskariari aurre egiteko, Brinkola eta Irun arteko zenbait trenek konposizio bikoitza izango dute aurrerantzean, eta Aldiriko bidaiariek distantzia ertaineko trenak ere erabili ahal izango dituzte. Dena den, atzerapenak salatu dituzte erabiltzaileek. Eguzki talde ekologista ere kritiko agertu da. Zalantzan jarri du abiadura handiko trena inoiz inora iritsiko den eta salatu du milioiak eta milioiak xahutzen ari direla AHTren lanetan.