GUREAN GAUR

EAJren ordezkariak akreditatuta, abian da Legebiltzarra osatzeko bidea

Eusko Legebiltzarrean akreditazioak jaso dituzte apirileko hauteskundeetan legebiltzarkide bezala hautatuak izan ziren Eusko Alderdi Jeltzalearen 27 ordezkariek. Pasa den astean Vox eta Sumar Mugimenduaren ordezkariak izan ziren prozesu berdina burutu zutenak. Gauzak horrela, ganbara berriaren herena baino gehiago akreditatua dagoela, Legebiltzarra osatzeko bidea abiatu da, 15 eguneko epearen baitan burutu behar dena. Lehenengo osoko bilkura maiatzaren 14an egitea espero da, XIII. legegintzaldiari hasiera emanez.