GUREAN GAUR

June Usategi, IA: "EHUk entzungor egin die eskaerei eta ez ditu Israelekin harremanak eten"

Student For Gaza mugimenduari atxikituz Hego Euskal Herriko unibertsitateetako kanpaldiak ostiralera arte luzatzea erabaki dute Palestinari elkartasuna adierazteko eta Israel egiten ari den genozidioa salatzeko. Aldi berean, EHUri Israelgo Estatuarekin dituen harreman guztiak etetea exijitu diote. Palestina aske izan arte, borrokan jarraituko dutela esan dute. Ikasle Abertzaleak antolatutako kanpaldiekin bat egin dute, besteak beste, LAB eta Steilas sindikatuek, Ernai gazte antolakundeak eta Ikama ikasle mugimenduak.