GUREAN GAUR

Martxan da Itzulia Women lasterketaren III. edizioa

Gasteiz eta Elgoibar artean jokatu da lehenengo etapa. Bigarrena Basauriko kaleetatik barrena abiatuko da. Hirugarrena, azkeneko etapa erabakigarria, Donostian izango da.

Gasteizko etapari gogotsu ekin diote Laboral Kutxa euskal taldearen txirrindulariek. Ardenetan gaixotu eta gero sentsazio onak errekuperatzea espero dute Ane Santesteban eta Usoa Ostolazak. Ane Santesteban izango da taldearen burua sailkapen orokorra lehiatzerakoan. Txirrindularitzaren izen handienetako batzuk izango ditu arerio. Haien artean Demi Vollering, Espainiako Itzulia irabazi berri duen korrikalaria.