GUREAN GAUR

EAJ akordiorako prest agertu da, oposizio taldeek aldebakartasuna leporatu dioten bitartean

Joseba Diez Antxustegi EAJren bozeramailea ganbara eratzeko bilkurarekin pozik agertu da, etapa berri bat irekitzen dela adieraziz. EAJk eta PSEk mahaiaren aulkiak beraien artean banatu izatea kritikatu du Euskal Herria Bilduren bozeramailea izango den Nerea Kortajarenak. Mahaiaren osaera aniztasuna islatzen ez duela salatu du PPren bozeramailea den Laura Garridok. Sumar Mugimenduaren ordezkari bakarrak ere EAJk eta PSEk eserlekuak haien artean banatu dituztela salatu du.