Gasteizko kaleak Rock & roll soinuez beteko dituen Azkena Rock Festival jaialdiaren behin betiko kartela eta ordutegiak ezagutzera eman dute antolatzaileek. Osotara 56 talde izango ditugu Gasteizen, bai Mendizabalan zein Andra Mari Zuriaren plazan. Queens of the Stone Age, Sheryl Crow, Arde Bogotá edota Lendakaris Muertos bezalako taldeak arituko dira jaialdian, ekainaren 20, 21 eta 22an. Familiek ere rock and rollaz gozatzeko aukera izango dute, ‘Txiki ARF’ haur-programazioarekin. Aurtengo berrikuntza nagusiena dugu hau, txikientzako tailerrak eta jarduerak eskainiko dituena.