GUREAN GAUR

Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Maiatzaren 17an LGTBI fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da. Egun honen helburua pertsona LGTBIek jasaten dituzten eskubide urraketak salatzea da. Oraindik ere beharrezkoa baita gure gizartean indarrean dauden diskriminazioen aurkako borroka sendotzea.

Genero aniztasunaren alde eta LGTBIfobiaren aurka ekimen asko antolatzen dituzte Euskal Herrian.