GUREAN GAUR

Altsasuko auziaren webgune berria aurkeztu dute

Labrit Ondarea enpresarekin eta Altsasuko Udalarekin batera webgune bat eta liburu bat landu dituzte, eta han jaso dituzte 2016ko urriaren 15eko goizalde hartatik aurrera bizitako hilabete eta urteak. Altsasuko herriak eta batik bat atxilotutako gazteek bizitako eraso haren inguruko 442 lekukotza eta ikuspegi bildu dituzte bertan. Gainera, webguneko pasarteak liburu batean bildu dituzte: Altsasuko Auziaren memoria liburua.