GUREAN GAUR

Maria Jerez artistaren Situ-Akzioak erakusketa ikus daiteke Tabakaleran

Maria Jerez artistaren Situ-Akzioak erakusketa ikus daiteke Tabakaleran abuztuaren 25era arte. Erakusketak 'Herri bat behar da mendi bat altxatzeko' izena du eta Karmengo Ama eta Herrera Ikastetxeko ikasleekin eta familia talde batekin egin dute elkarlanean.

Situ-akzioak jolaserako, zentzumenen aktibaziorako, ikasketarako eta esperimentazio artistikorako eremuak sortzea bultzatzen duen proiektua da. Batez ere hiru urtetik gorako umeentzat pentsatuta dago, baina edozein adinetako publikoari irekia dago. Itziar Imaz hezkuntza arduradunak eman dizkigu erakusketaren nondik norakoak.