GUREAN GAUR

Espainiak, Norvegiak eta Irlandak Palestinako Estatuaren aitortza iragarri dute

Espainiak, Norvegiak eta Irlandak Palestinar Estatuaren aitortza egingo dute maiatzaren 28an. Erantzun gisa, Israelek kontsultara deitu ditu Norvegian eta Irlandan dituen enbaxadoreak, eta Espainiako Estatuari zehaztu gabeko ondorioekin ohartarazi dio.

Mundu osoko 140 herrialde baino gehiago batu dira Estatu palestinarraren aitortzara.