Toxicowath fundazioko zientzialariak 2019tik gaurdaino ikertzen ibili dira errauskailuaren ingurua. Erraustegia dagoen tokitik 5 kilometroraino ikertu dute. Azterketa aurrera eramateko zenbait aldagai hartu dituzte aintzat: oiloen arrautzak, inguruko zuhaitz eta landareak, errekako ur-laginak eta amen bularretako esnea. Ikertzen jarraitzeko beharra azpimarratu dute Toxicowatch fundazioko ordezkariek, eta elkarlanerako deia egin diete Gipuzkoako erakundeei.