Datorren ekainean Lehendakari berria eta Jaurlaritza egitura berria izango dira. Gaur egun, gobernua osatuko duten alderdi politikoak beren egitura eta gobernua osa dezaketen sailen kopurua negoziatzen ari dira. Testuinguru horretan, EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak eskatu du lehen sektoreak sail propioa eta esklusiboa izatea, aurkezten zaizkion erronkei aurre egin ahal izateko.