GUREAN GAUR

Pello Reparaz: “Geure erlijio zaharren sinesleon topaketa bat da 'Mitoaroa'"

Pello Reparaz Zetak taldeko abeslariak gaur bertan iragarri duenez, urtarrilaren 4an Zetak taldeak Navarra Arenan inoiz eman duen ikuskizunik bereziena eskainiko du: 'Mitoaroa'.

Gonbidatu bereziak egonen dira, haien artean, Unenuko momoxorroak, Lantzeko joaldunak, Altsasuko joaldunak, Iturengo joaldunak, Erramun Martikorena, eta abar. Sarrerak ekainaren 4an eskuragarri egonen dira.