Abiadura Handiko Trenaren lanak direla eta, Renferen tren zerbitzua arazo ugari izaten ari da Gipuzkoan, Irun-Brinkola linean. Ibilbidearen denborek nabarmen gora egin dute. Horren guztiaren ondorio ere izan da, Irun-Brinkola aldiriko zerbitzuen maiztasun murrizketa. Teistuinguru horretan, Gipuzkoako Mugikortasun diputatu Azahara Dominguezek aurreratu duenez, bere departamentua autobus-zerbitzu gehigarrien eragiketa aztertzen ari da gaur egun ez dauden eremuetan, hala nola Beasain eta Donostia arteko eta Beasain eta Tolosa arteko bideetan.