Salatu dutenez, proiektuek kontzejuetako bizimodua hondatuko dute, Araba bitan banatuz eta ingurumenean, paisaian eta biodibertsitatean inpaktu zuzena eraginez. AKE ez da izan makroproiektu fotovoltaikoekin kezkatuta agertzen den lehenengo elkartea. Larunbatean, hain zuzen, proiektu hauek nekazaritza lurretatik kanpo instalatzea aldarrikatuko duen manifestazioa egingo dute Gasteizen UAGA, Araba Bizirik eta Bionekazaritza elkarteek.