GUREAN GAUR

Lurdes Imaz, EHIGE: “Eskola publikoan D eredua lortu dugu, baina euskara maila hobetu behar da”

Aurrera begira, hainbat erronka dituzte EHIGEn: publikotasuna eta euskara indartzea, besteak beste. Euskal eskola D eredukoa izatea lortu dute bere osotasunean, baina euskara maila hobetu behar dela dio EHIGEko Lurdes Imazek. Horretarako politika ausartak behar direla aldarrikatu dute Ordizian egindako Euskal Eskola Publikoen 31. jaian.