GUREAN GAUR

Laborantza ekologikoa ezagutu eta musikaz gozatzeko aukera Itsason, Baserriko Uzta ekimenean

Ekainaren 22an Baserriko Uzta ekimenaren edizio berri bat hartuko du Gipuzkoako Itsaso herrian dagoen Urteaga Urkulegi etxaldeak. Laborantza ekologikoa eta musika uztarturik, jaialdi benetan berezia izango da. Euskal Herriko ekoizle ekologikoak batzen dituen EHKOlektiboak antolatuko du, agroekologia ezagutzera eman eta eredu horren alde komunitatea indartzeko helburuz.