Sergio de Lope Quintet taldea eta Sara Jimenez dantzaria izango dira Jazz Uhinak Hirian Barrena jaialdiaren ongintza kontzertuaren protagonistak. Ostegunean izango da ikuskizuna, Jesus Guridi kontserbatorioan, eta sarrerekin biltzen den dirua Minbiziaren Aurkako Arabako Elkartearentzat izango dira.