Hautatu gabeko bakardade egoeran diren adinekoei lagundu nahian, Hernanin 2021ean abiatutako programa da Auzozaintza. Gaur gaurkoz, 237 pertsonarekin ari dira lanean eta Hernaniko auzo gehienetara zabalduta dago egitasmoa. Sei hilabetez ikertzen aritu ostean, EHUko ikertzaile talde batek frogatu du Auzozaintzan parte hartzen dutenen osasun egoera "nabarmen" hobetu dela.