GUREAN GAUR

Atxikimendu kanpaina abiatu du Aiaraldea.eus-ek, Amurrioko Udalak diru-laguntza itzuli diezaion

Maiatza bukaeran ezagutzera eman zutenez, 6 mila euroko laguntza emateari utziko dio Udalak, 2012tik izenpetuta zuten hitzarmena aldebakarrez eten eta gero. Entitate zein norbanakoek emandako babesa ikusita… atxikimendu kanpaina abiatu du orain komunikabideak, egoera desblokeatzeko asmoarekin. Hiru eskaera biltzen dituen dokumentua kaleratu dute; diru-laguntza berrezartzea, komunikabidearekin bilera egitea eta euskalgintzaren eragileekin elkarlana sustatzea, hain zuzen. Eskakizun horiekin bat egin nahi dutenek aiaraldea.eus webgunean eman dezakete atxikimendua.