San Telmo Museoak antolatutako ‘Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970’ erakusketa 2024ko ekainaren 8tik iralaren 29ra izango da ikusgai, eta berarekin museoak bat egiten du Eduardo Chillidaren jaiotzaren 100. urteurrenaren ospakizunarekin. Maria Bolañosek egin ditu komisario lanak, eta diziplina ezberdinetako piezek osatzen dute erakusketa. Eskultura, argazkigintza, pintura, dantza, zinema edo moda topa daitezke.