GUREAN GAUR

Dugunak jaurtiko du aurtengo sanferminetako txupinazoa

Duguna dantza taldea izan da herritarren babes handiena jaso duen hautagaitza, 10.159 bototik 3.971 boto jaso baititu, hau da, %39 eta parte-hartze handiena izan duen bigarren urtea izan da. Gainera, aurten Dugunak 75 urte betetzen ditu eta oso pozik agertu dira berriarekin. Momentuz zuziria nork botako duen ez dute argitu, baino gutxienez bik izango direla argitu dute. Jantziari dagokionez, sanferminetako jantzi tradizionala eramatea aurreikusten dute.