GUREAN GAUR

Angel Berrueta eta bere familia poliziaren indarkeriaren biktima gisa aitortu dituzte

Poliziaren eta eskuin muturreko taldeek eragindako biktimen Aitortzarako eta Erreparaziorako Batzordeak Berruetaren kasua aztertu du eta aldeko ebazpena eman du. Berrueta 2004ko martxoaren 13an erail zuten polizia batek eta bere semeak. Hogei urtez ez du jaso babes instituzionalik.