Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiari Amnistia Legea aplikatzea baztertu du, eta Espainiako Estatuan atxilotzeko aginduari eutsi dio. Gainera, ez ditu Toni Comin eta Lluis Puig Kataluniako Gobernuko kontseilari izandakoak amnistiatuko eta horiek atxilotzeko aginduak ere mantendu ditu.