Gasteizko alde zaharrean edo zabalgunean aktibitate ekonomiko berriak gauzatu nahi dutenentzat diru-laguntza linea ireki du hiriko udalak. EH Bildurekin adostutako aurrekontu akordioan barneratutako neurria da hau, hutsik dauden merkataritza lokalak martxan jartzeko helburua duena. Lokal horien alokairu kostuen % 50a finantzatuko du udalak, 12 hilabetez eta gehienez 500 euroko diru laguntzarekin.