Ostegunean abiatu zuen taldeekin egingo duen erronda. Sumarreko Alba Garcia eta Jon Hernandez izan ziren Pradalesekin elkartu ziren lehenengoak. Osakidetzako langileen egonkortzea eta sistema pribatura egiten diren deribazioak eteteko beharra helarazi zioten. Alderdi Popularraren ordezkariak, Javier de Andresek, ere Osakidetzako langileen egonkortzeari buruz hitz egin du Lehendakariarekin. EAJk eta PSEk adostutako gobernu akordioa balioetsi du eta aurrekontuak politika aurrerakoiak indartzeko erabili behar direla helarazi dio Eneko Anduezak Lehendakariari. Astelehenean Euskal Herria Bilduren txanda izango da eta asteartean EAJrena, lehendakariak Vox izan ezik oposizio beste alderdi guztiekin egingo duen errondari amaiera emanez.
HAMAIKA
Eusko Jaurlaritzak 22,5 milioi euro bideratuko ditu Arabar Errioxako Ardoa sustatzeko
HAMAIKA
Julene Illarramendi, Iñurri: “Denok hilko gara. Bitartean, zer egin behar dugu? Bizi”
HAMAIKA
Manifestazio nazionalerako deia egin du Gure eskuk ekainaren 7an, Bilbon
HAMAIKA
EHko Mugimendu Feminista: “Patriarkatuak denori eragiten digu”
HAMAIKA